Speleoarte jardunaldiak

2007-05-18 / 2007-06-1

Aurkezpena

Erakusketa hau kobak eta espeleologiarekin erabat loturiko 6 artisten lanetan oinarritzen da: Edu Gordo, Roberto Garay eta Santi Urrutia, Gernikako ADES espeleologia taldeko partaideak, eta Ian Ellis Chandler artista ingelesa, Stacy Koffman estatubatuarra, eta Tommy Barr ipar irlandarra. Lanik gehienak Gernikan burutu dira 2007ko maiatzaren hirugarren astean, urteurren bi elkartzen izan direla oinarritzat hartuta: ADES espeleologia taldearen fundazioaren 25. urteurrena eta Gernikako bonbardaketaren 70. urtea. Guzti hau kontuan hartuta artistek kobarekin lotutako kontzeptu honekin lan egin dute: Aterpea.

Presentación

Esta exposición se basa en los trabajos de seis artistas estrechamente relacionados con el mundo de las cuevas y la espeleología: Edu Gordo, Roberto Garay y Santi Urrutia, vinculados al grupo de espeleología ADES de Gernika, y el artista inglés Ian Ellis Chandler, la estadounidense Stacy Koffman, y el norirlandés Tommy Barr. La mayoría de los trabajos se han realizado en Gernika durante la tercera semana de mayo del 2007, a raíz de la celebración de dos aniversarios: el 25 aniversario de la fundación del Grupo de Espeleología ADES, y el 70 aniversario del bombardeo de Gernika. Con este motivo los artistas trabajaron con un concepto relacionado con la cueva: Refugio.

Presentation

This art exhibition is based in works made by six artists related to caves and caving: Edu Gordo, Roberto Garay and Santi Urrutia, linked with the caving group ADES of Gernika, and the English artist Ian Ellis Chandler, Stacy Koffman of United States, and Tommy Barr of North Ireland. Most of works were made in Gernika in the third week of May 2007, on the occasion of two anniversaries: the 25 years of ADES caving group foundation, and the 70 anniversary of the bombing of Gernika. The leitmotif for the artists work was this concept related with caves: Shelter.

2007/05/11



BARRUA

Kobazuloak aspalditik nire arte-lanaren elementu aktiboak dira. Egiten ditudan okupazioak, lurpeko espazio horietan eta hantxe bizi ditudan esperientzietan oinarritzen dira beti. Batzutan, lana kobazuloa eta ikusleen artean sortzen den harremanaren emaitza da, Argia deritzon lanean, adibidez. Aspaldion , 2005etik honantz, hain zuzen, naturan eginiko interbenzioen proiektua garatzen nago, Aztarna proiektua. Leku ezberdinetako lurrak trukatzen ditut. Aurreko leku batetik hartu dudan lurrarekin forma sinplea marrazten dut zoruan eta handik ateratzen dudan lurra hurrengo aztarna egiteko erabiltzen dut mugagabeko sekuentzia bat eginez.Bizitzaren metafora da, norberaren barruko hazieraren metafora. Hartu-emona.
Jardunaldi honetan egingo dudan okupazioan kobazuloa aterpetzat hartzen dut. Barrua lurraren barruan babestuko dut.

No hay comentarios: